1999ko Galesko Biltzar Nazionalerako hauteskundeak

2003
1999ko Galesko Biltzar Nazionalerako
hauteskundeak
1999ko maiatzaren 6a
Galesko Biltzar Nazionaleko 60 eserlekuak
31 eserleku gehiengo osorako
Parte-hartzea
%46,3
Galesko Alderdi Laborista
Alun Michael
Barruti bozak 384.671 %37,6
Zerrenda bozak 361.657 %35,4
Eserlekuak 28
Plaid Cymru
Dafydd Wingley
Barruti bozak 290.572 %28,4
Zerrenda bozak 312.048 %30,5
Eserlekuak 17
Galesko Alderdi Kontserbadorea
Rod Richards
Barruti bozak 162.133 %15,8
Zerrenda bozak 168.206 %16,5
Eserlekuak 9
Galesko Liberal Demokratak
Michael German
Barruti bozak 137.857 %13,5
Zerrenda bozak 128.008 %12,5
Eserlekuak 6
Ezkerrean barruti bakoitzeko alderdi irabazlea ikus daiteke.
Eskuinean eskualde bakoitzeko zerrenda bozen bidez
hautatutako biltzarkideak ikus daitezke.
Hautaturiko
Lehen Ministroa:
Alun Michael
Laborista

1999ko Galesko Biltzar Nazionalerako hauteskundeak urte bereko maiatzaren 6an izan ziren, eta Galesko Biltzar Nazionalerako lehenengo hauteskundeak izan ziren. Hauteskunde horien bidez Biltzar Nazionalaren I. legealdiko 60 biltzarkideak hautatu ziren, zeinetatik 40k hautesbarruti bana ordezkatzen zuten.

Hauteskundeen parte-hartzea %46,3koa izan zen, Biltzar Nazionalerako inoizko parte-hartzerik altuena. Alderdi Laboristak garaipena eskuratu zuen arren, ez zituen gehiengo osoa izateko eserleku nahiko lortu, eta ondorioz koalizio gobernua osatu zuen Liberal Demokratekin. Bestalde, Plaid Cymru alderdi nazionalistak haren historiako emaitzik hoberenak lortu zituen, eta Biltzar Nazionalean inoiz izan duen eserleku kopururik altuena eskuratu zuen.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search